XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Programazioaren aurkezpenean azaltzen diren materialak kontutan hartzen baditugu, pentsa genezake beste hainbat ere erabil daitezkeela.

Baina han aipatzen direnak behintzat aukeran edukiko ditugu, bai haurrak nahi dituenean erabiltzeko eta baita guri komenigarri iruditzen zaigun egun edo ariketa konkretu baterako gordez.

Esan nahi dugu, ez direla beti nahitaez material guztiak haurraren eskuetan utzi behar, baizik eta gerta daitekeela haurrek ezagutzen ez duten material bat egunen batean andereñoak eskaintzea, eta gero berriro gordetzea.

Material hori nahiko espezifikoa izan daitekenez gero, haurrari aukera handiegian ipintzearekin nahastu besterik ez genuke egingo.

Askatasuna edo espresioa ez da izango handiagoa aukera zabalagoa eskaintzen dugulako, baizik eta aukeraketa egiterakoan (materiala ezagutzen dutelako) arrazoi batengatik ala bestearengatik zer hartu eta zer utzi badakitenean noski.

Mila material ezberdin bapatean begi-bistan eta aukeran jartzen baldin badizkiegu, galdu egingo dira eta segurtasun-falta sortuko zaie.

Guzti honekin ez dugu esan nahi material konkretu eta murritz bati lotu behar gatzaizkionik, ez, baizik eta material hori progresiboki eskainiz joan behar dugula, eta arrazoitutako momentuan gainera, logika baten barruan eta gure aldetik helburu jakin bat betetzeko asmoarekin.

Nola jarriko dugu arpilera edo alanbrea edo artilea edo soka, besterik gabe, haurrei pistarik eman gabe, edo horretarako ariketaren bat eratu gabe?.

Bestalde, espresio librea, beste material egoki eta erosoago batzuekin egingo dugu (buztina, margoketa, etab.), eta zerrenda honetako materialak gehienetan ariketa zuzenduei lotuak joango dira.

Ikatz-barrak - igeltsu-klerak, makilajekoak - lapitz beltz bigunak - errotulagailu oso finak - errotulagailu oso lodiak - haria eta artilea - zeloa eta xingola plastikoa eta paper eranskorra - ohol-kaskoak - okume-zatiak - txotxak - listoiak eta makilak - kola-klase bereziak - arpilera - alanbrea - zaborretako eta balio gabeko materialak....